XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ainbeste erriei askatasuna ekarri eutsen Versalles'ko Itunbenak ez eutsoen mezederik egin Irlanda'ri.

Bake-bideak ertsiak ikusteaz etsipena sortu zan Irlandarren biotzetan.

Baiña ez ain zuzen be euren buruzagiengan.

Iare jokatzen eben oneik euren Lege-Biltzar barrian.

Eta gaiñera, Gobernu lez, ondo baiño obeto egiten zituen euren arazoak.

1920-1921'go anai-arteko guda.

Alan eta guztiz be, Britania Andia'ren eta Irlanda'ren artean etzegoan konponketarik.

1919'go Iraillan Irlanda'ko Lege-Batzarra eraketa galgarria lez salatua izan zan, eta orregaitik ezeztatua.

Britaniar gudarozte menperatzaillearen eta Irlanderriaren artean artu-emonak gaiztotu egin ziran.

Bera zaintzeko Irlanda'k etzituan iñoiz euki, txarto ezitako (izkillu-arloan), kañoi-bako, metralleta gitxi, eta beti izkillu-orni ezeko 3.000 gizon baiño geiago.

Euren alde, baiña, erria euken eta gaiñera biotzak osoro ondo-sendotuak.

Inglanderria'k 1920-1921 bitartean bere gudaroztea 80.000'raño geitu eban.

Oneik etziran ain zuzen be karitateko aiztak.

Edozelako ilketetan, triskantzetan eta erretetan, batez be oiñarrizko erri-aberastasuna ziran esne-basetxeak sutan jarri ebezan.

Guztion ankerrena 1920-ko Abenduaren 11'an Cork uriaren erretea ta ondorengo irriak izan zan.

Mundua alan eta be, aurreko eta geroko beste olako jazoeretan jazoten dan lez, ixillik.

Azkenean, ezin bestean, Irlanderria bake-baldintzak eskatzera beartu izan zan, 1921'ko Urrillan bere ordezkariak London'era abiatu ziran, eta zoritxarreko Itunben-izenpetzeaz gero Abenduaren 6'an etxera biurtu.

Inglanderri'ko Jaurlari Lloyd George'k baldintza oneik aurkeztu eutsezan ordezkariei: Laterri iare izango zan Irlanda, baiña Britaniar Alkartasunaren zati lez, Inglanderra'ko erregeari leialtasuna sinatuaz; bestela ondamen osoraño gudaketa jarraituko zan.

Lau Ordezkari errukarriak akiturik eta Irlanda ondamendi osotik gaizkatzeko, kuku egin eben.

Zoritxarrez, Itunben onegaz Inglanderriak, uste barik bearbada, 700 urte-osteko zoritxarrik andiena ekarri eutson Irlanderriari: anai-arteko guda zitala.

Markievick kondesa, gudarostearen buruzagietakoa.